2017(e)ko abuztuaren 14(a), astelehena

TXINA

MUSIKA ETNIKOA. ABESTI HERRIKOI TXINATARRA.

Ikasturte honetan beste herrialde batzuetako musika aztertzen ari gara, eta horien artean, txinatarra. Musika asiarra orokorrean, eta musika herrikoi txinatarra zehazkiago.

Doinuak eskala pentatonikoetan oinarrituta daude; eskala horietan eskalako graduen artean tonu bat edo gehiago izan ohi dute, aleggia, ez ago tonu erdirik nota bat eta bestearen artean.

Eskala pentatonikoak musika estilo askotan erabili izan dira, baina musika orientales ezaugarri garrantzitsu dira.
Hain da nabarmena, ezen ikasleek eskala pentatoniko batean oinarritutako  abestiren bat entzutean “txinatarra ematen du” esaten baitute askotan. 

Zuen gustukoa izango delakoan


 itzal txinatarrak
Oharra: Bideoa aurkezteko Txinako zeharkako txirula baten argazkia baliatuko dugu.

Txinari buruz gehiago jakiteko

 txinatar ezaugarriak



2017(e)ko abuztuaren 13(a), igandea

MATACULEBRA-KEPA JUNKERA eta OLGA CERPA

Ematen dituen aukerak direla eta, oso gomendagarria den musikograma da hauxe. LH 3an lantzeko aproposa, ikasleek oso gustuko dute.

 MATALACULEBRA

2017(e)ko abuztuaren 8(a), asteartea

ESKELETOEN DANTZA

Pieza hau egokia izan daiteke adin ezberdineko ikasleekin egiteko. Alde batetik, txirularekin jo ahal izateko partitura daukagu. Eta, bestetik, txinatar makiltxoekin perkusioa egin daiteke

Azalpenak: hiru kolpe lurrean, hiru aulkian, hiru magalean eta hiru makila makilaren kontra. Azkenik, norberak bere makilak elkarren kontra jo eta eskubiko lagunaren makilari eman, (sekuentzia hori 3 aldiz), ondoren norberak bere makilak elkarren kontra jo eta berdin ezkerreko lagunaren makilari (sekuentzia beste hiru aldiz).


Eskeletoak



KEPA JUNKERA-MATACULEBRA

Gure artean hain ezaguna den Kepa Junkerak eta Olga Cerpak elkarrekin interpretatzen duten MATACULEBRA  abestia hartuko dugu oraingoan eta perkusio txikiko instrumentuekin interpretatuko.

Ea gustatzen zaizuen.

 Mataculebra-Kepa Junkera + Olga Cerpa

MOITA FIESTA-CARLOS NÚÑEZ

Musikograma bat landuko dugu oraingoan, perkusio txikiko tresnak baliatuz.

Lehenik gorputz perkusioa erabiliz landuko dugu musikograma, eta ongi ateratzen denean, orduan musika tresnekin egiteko moduan egongo gara.

 Carlos Nuñez. Moita Fiesta

2017(e)ko abuztuaren 4(a), ostirala

TXIRULAZ

Hona hemen txirulan lantzen joango garen hainbat partitura eta haiekin lotutako audioak. (Ikasmus)

TXIRULA


Hemen dituzue beste hainbat audio ere saltsan ibiltzeko.

 txirula

TXIRULA JOTZEKO POSIZIOAK

Kaixo, lagunak.
Hona hemen abesti bat, txirula jotzen ikasteko lagungarri izango zaiguna. Abestian zehar nota bakoitza jotzeko zenbat zulo itxi behar ditugun adierazten digute.

 txirula

EDALONTZIEKIN ERRITMO JOLASA